What Language Is This?

This is not an obscure language at all, and all of you have certainly heard of it. I doubt if any of you speak it though! What is it?
Tasiok txetnikok omendu gaitu gaur. Aizue!! Gogoratzen al zineten Sotxiko Jokoei egin behar zitzaien boikotaz. Ukrainari boikota noizko? Ukrainako saskibaloi selekzioak AEB-etako taldearen aurkako partida jokatuko du Barakaldon, munduko saskibaloi txapelketaren baitan. Donbas komiteak, selekzio ukrainarra boikoteatzeko deia egin du, “Kieveko gobernua Novorossijako herriaren aurka burutzen ari den operazio militarra” salatzeko. Irailaren 4ko partida egunean izango da mobilizazioa, BEC aurrean.
Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak (UNHCR ingelesez) salatu du bi siriarretik batek etxea utzi duela “egoera geroz eta beldurgarriagoengatik”, BBCk jaso duenez. “Gure aroko larrialdi humanitariorik handiena da”.
“Gaur egun UNHCRen ardurapean dagoen munduko errefuxiatu talderik handiena Siriakoa da, eta kopuru hori Palestinako hamarkadetako gatazkak bakarrik gainditzen du. 64 urtetako operaziorik handiena da Siriakoa”, adierazi du UNHCRek ohar batean.
UNHCRen datuen arabera, zortzi siririarretik batek muga zeharkatu du, iaz baino milioi bat gehiago, eta 6,5 milioi pertsona herrialdean barrena lekualdatu dira, erdia umeak. Errefuxiatu gehienak gertuko herrialdetara joan dira:
1.175.504 Libanora
832.508 Turkiara
613.252 Jordaniara
215.369 Irakera
139.090 Egiptora
23.367 Afrikako iparraldera
Siriatik ateratzea geroz eta zailagoa dela ohartarazi dute: “Askok muga-postuetan eroskeriak ordaintzera behartuta ikusten dituzte euren buruak, eta Jordaniako ekialdera iristeko basamortua zeharkatzen dutenek 100 dolar edo gehiago ordaindu behar izaten dizkiete kontrabandistei leku seguru batera iristeko”.
UNHCRen izena eman duten azken errefuxiatuek segurtasun eza, lana aurkitzeko zailtasuna, oinarrizko produktuen eta janariaren prezioen igoera drastikoa eta zerbitzuen gabezia aipatu dituzte Siriatik ihes egiteko arrazoien artean. Beste askok herrialdea utzi behar izan dute ez dutelako euren gaixotasunentzako tratamendua jasotzeko aukerarik.
UNHCRek jakinarazi du 4.100 milioi dolar jaso dituztela, baina 2.000 milioi gehiago behar direla oraindik Siriako krisiari aurre egin ahal izateko.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan
Ukrainako saskibaloi selekzioak irailaren 4an jokatzekoa da Barakaldon. EH-Donbas elkartasun komitearen esanetan, aldiz, “onartezina da genoziden arteko kirol ekitaldi bat normaltasun osoz lehiatzea”. “Are gutxiago Ukrainako gobernu kolpistak errusiar zein beste gutxiengo etnikoen kontrako garbiketa egiten duten bitartean”, gaineratu dute.
Kieveko gobernua aurrera eramaten ari den operazio militarraren “ordezkari eta erantzule zuzenak” boikotatzeko, partida egunean, irailaren 4an, mobilizazioa deitu du elkartasun komiteak. 17:00etan Barakaldoko BEC aurrean egin dute hitzordua.
Donbasseko gertaeren harira Debako Gazte Asanbladak ondorengo bideoa sareratu du egunotan.
Zer kontatua daukazu eta bloga irekiko zenuke?  blog komunitatea zabaltzen jarraitu nahi dugu eta bertako kide izateko aukera eman nahi diogu edozein pertsona edo kolektibori.
Eta zergatik ireki bloga.  Gairen batean interes berezia duzulako, bidaia baten ingurukoak kontatu nahi dituzulako, ikastera kanpora joan eta hango esperientzien berri eman nahi duzulako, hainbat albiste, burutazio, analisi eta gogoetekin eztabaida sustatu nahi duzulako, parte hartzen duzun talde edo kolektiboaren berri eman nahi duzulako…
Oso erraz egingo dugu. Zuk blogaren izenburua eta bertan zer egiteko asmoa duzun pentsatu behar duzu. Teknikoki ez duzu ezertaz ere arduratu behar, guk sortuko dizugu, eta nahi izanez gero, hasieran irizpide batzuk emango dizkizugu blogaren abentura hau abiatzen laguntzeko, bai idazketa aldetik, bai estilo aldetik…
Denoi interesatzen zaigu sarean ere jende euskalduna aktibatzea, eta horretarako blogak tresna eraginkorrak dira. Orain arteko blogosfera indartzen laguntzeko apustua da hau, eta iruditzen zaigu, honekin euskal komunitate osoa ateratzen dela irabazten.
Gainera, aniztasuna ere ekarriko du horrek, garrantzitsua baita bakoitzak berea kontatzea, bere ikuspegi propiotik. Gainera, nork daki, bloga abiatzea interes bereko pertsonekin harremanetan jartzeko aukerak biderkatzea da.
Formatu guztiak onartzen ditu: Testu labur eta luzeak, argazki-bloga, bideoak… kontua behin hau abiatzean, koherentzia mantentzea da.
Lehenengo gure erredakzioko kazetari gutxi batzuk hasi ziren blogintzan, gero erredakzio osoa, 2012an hamaika kolaboratzaile ere bildu zen taldera eta dagoeneko euskal blogosferako komunitate sendoenetakoa dugu. Badakizu beraz, euskaraz komunikatu nahi baduzu  lekua duzu.
Animatu eta jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbidean:
Udako lehen brigadista taldearekin egin bezala, Marokoko poliziak Askapenaren Saharako bigarren brigada kanporatu du. Beste behin, Aaiun hirian sartzeko kontrol batean atxiki eta taxi batean Marokoko lurretara bidali dituzte. Gertatutakoaren kronika bidali dute euskal brigadistek.
Mendebaldeko Saharako bigarren brigadarekin aurrera egitea erabaki zuen Askapenak, udako lehen brigadak izandako oztopoen gainetik “Marokoko Gobernuak Saharar lurretan ezarritako blokeoa gainditzeko borondatea” jarriz. Abuztuaren 15ean abiatu ziren, eragile sahararrekin plangintza moldatu ostean.
Egun batzuk “diskrezio osoz” turismoa egiten aritu ostean, astelehenean abiatu zen brigada Aaiunera. Bidean zazpi kontrol polizial igaro zituzten arazorik gabe, baina azkenengoan euren zain zeuden kalez jantzitako 40 poliziarekin egin zuten topo. Oso aztoratuta zeudela azaldu dute brigadistek, leku batetik bestera korrika eta brigadako kideen irudiak hartzen.
Aaiunera sartzerik ez zutela jakinarazi zieten,”inolako argudiorik gabe”.  dispositiboaz eta debekuaz galdegin zieten, baina poliziaren aztoramena areagotzen zihoala ikusirik, taxian sartzea onartu zuten.
700 kilometro inguru egin zituzten sei lagunek taxi bakarrean Marokoko Agadir hirira iritsi arte. Hala ere, euren eginbeharrekoa ez dela amaitu eta Marokoko zenbait eragilerekin elkartzeko asmoa dutela adierazi dute brigadistek.
Poliziaren kontrola
Mendebaldeko Saharara sartzeaz bat, poliziaren presentziaren ugaritzea begi-bistakoa dela diote brigadistek eta lehen egunetan bisitatutako herrietan poliziaren jarraipenak izan dituztela. “Kontrolak, kalean militarrak, armadaren eraikinak, harresiak… non nahi daude”, diote.
Brigadistek bidalitako gutunean, Herriko kaleak Saharar herriaren aldeko aldarrikapenez betetzeko deia luzatu dute.
Gazan su-etena ospatzen duten bitartean, Israelgo politikari gehienek ez dute albistea hainbeste poztasunez hartu. Ministro-batzorde erdiak, askok koalizioan, su-etenarekin desadostasuna agertu dute. Jerusalem Post egunkariak bildu ditu erreakzioak.
Haim Yellin Eshkol eskualdeko lehendakariak adierazi du su-etena ez dela “benetazkoa”, eta bertako herritarrei etxera ez bueltatzeko eskatu die. Ministro-batzordeari Eskholen geratzeko eta erabakiak bertatik eta ez Jerusalemetik hartzeko eskatu dio.
Uri Ariel etxebizitza ministroa (Bayit Yehudi) ere su-etenaren kontra agertu da. “Israelgo herritarren gaineko mehatxua ezabatzea eta Gaza desmilitarizatzea barne hartzen ez duen edozein akordio beharrezkoa denaren erdia baino gutxiago da”, esan du Arielek.
“Ez dugu Hamas garaitu. Ez dugu arrakasta izan”, adierazi du Likud alderdiko Danny Danonek. Hamas garaitzea beharrezkoa zela uste du, bere hitzetan, Ekialde Hurbil osoak jakin dezan (Hezbollah, Estatu Islamikoa eta Iran barne) “ezin dutela Israelgo jendearen kontra egin”.
Shas alderdiko Eli Yishaik salatu du Gaza ez desmilitarizatzeak okerragoa izango den beste borroka batera eramango duela Israel: “Hamasek orain denbora izango du armaz hornitzeko eta Israelen kontra erabiltzeko”.
Ezkertiarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren jarrera kritikatu dute. “Su-etena oso berandu dator. Azken hilabetetan Netanyahuk egin zitzakeen akats diplomatiko guztiak egin ditu”, adierazi du Zehava Gal-On Meretz alderdiko buruak. Israelgo Gobernuari iniziatiba hartzeko eta negoziazio diplomatikoei ekiteko eskatu diote.

Please follow and like us:
error3
fb-share-icon20
Tweet 20
fb-share-icon20

6 thoughts on “What Language Is This?”

      1. I subscribe by email, and Google, which is prophesied to ruin every game, offered to translate the email from Basque. Google can get it wrong but if your introduction was to hold true, then google probably got it right. Still a slight chance of error, hence the plausibly deniable presentation of the answer.

Leave a Reply

Your email address will not be published.